Legezko oharra

LEGE OHARRA

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, Berrio-Otxoa ikastetxea baltzuak jakinarazten dizu "berriotxoa.eus" webgunearen titularra dela. Lege haren 10. artikuluaren arabera, jarraian gure datuak adieraziko dira:

Enpresa: Berrio-Otxoa ikastetxea
IFK: R4800333I
Helbidea: Marcelino Menendez y Pelayo 25 - CP 480006 - Bilbo (Bizkaia).
Gurekin harremanetan jartzeko: 94 433 49 03 / berrio-otxoa@berrio-otxoaikastetxea.com

ERABILTZAILEA ETA HORREN ERANTZUKIZUNAK

Berrio-Otxoa ikastetxea baltzuaren "denda.berriotxoa.eus" webgunetik nabigatu, horretara sartu eta hori erabiltzeak, erabiltzaile izaera ematen du, eta izaera horren arabera web-orrietatiko nabigazioa eta hemen ezarritako erabilera-baldintza guztiak onartzen dira, legez bete beharreko arautegiak aplikatzeari utzi gabe.

Berrio-Otxoa ikastetxea baltzuaren web-orriek informazio, zerbitzu eta datu anitz ematen dituzte. Erabiltzaileak web-orriak egokiro erabiliko dituelako erantzukizuna bere gain hartzen du. Erantzukizun horrek, alde hauek barne hartuko ditu:

  • Berrio-Otxoa ikastetxea baltzuaren inprimakietan webguneen edukiak edo zerbitzuak atzitzeko erabiltzaileak eman dituen informazioen egiazkotasuna eta zilegitasuna.
  • Inprimaki horiek betetzean erabiltzaileak lortu dituen sarbide-gakoen erabilera.
  • Berrio-Otxoa ikastetxea baltzuak eskainitako informazio, zerbitzu eta datuen erabilera egokia, inolaz ere, hirugarrenen eskubideei edo webgunearen funtzionamenduari kalte egin gabe.

ESTEKEI BURUZKO POLITIKA ETA ERANTZUKIZUNETATIK SALBUESTEA

Berrio-Otxoa ikastetxea baltzuak hirugarrenen webguneetara sartzeko estekak txerta ditzake, baina baltzua ez da, inolaz ere, webgunearen esteken bidez erabiltzaileak atzi dezakeen sareko beste orrialde batzuen erantzulea izango eta ez du horien edukia aztertuko edo horien edukia kontrolatuko. 
Halaber, baltzuak ez ditu bermatuko esteken bidez atzi daitezkeen eta bereak ez diren web-orrien erabilgarritasun teknikoa, zehaztasuna, egiazkotasuna, baliozkotasuna edo legezkotasuna.

Berrio-Otxoa ikastetxea baltzuak adierazten du webgunearen erabiltzaileei web-orrietatik nabigatzearen ondorioz gerta dakizkiekeen kalteak saihesteko neurri guztiak hartu dituela. Hortaz,  Berrio-Otxoa ikastetxea baltzua ez da, inolaz ere, Interneten nabigatzeagatik erabiltzaileari gerta dakizkiokeen kalteen erantzulea izango.

Berrio-Otxoa ikastetxea ez da webgunearen zerbitzua erabiltzen den bitartean edo lehenago horren etenaldia, ezeztapena, instalazioa edo etetea sortzen dituzten telekomunikazio-sareen hutsegite edo deskonexioen ondorioz erabiltzailearengan gerta daitekeen edozein kalte-galeren erantzulea izango.

denda.berriotxoa.eus webgunean sartzeak ez dakar enpresak birusik edo beste elementu informatiko kaltegarririk dagoen kontrolatzeko beharra. Edozelan ere, Erabiltzaileari dagokio programa informatiko kaltegarriak antzeman  eta desinfektatzeko tresna egokiak izatea.

Berrio-Otxoa ikastetxea baltzua ez da, web-gunearen zerbitzua ematen den bitartean, Erabiltzaileen edo hirugarrenen ekipamendu informatikoetan, agiri edota fitxategietan gerta daitezkeen kalteen erantzulea izango.

ALDAKETAK

Berrio-Otxoa ikastetxea baltzuak, aldez aurretik  jakinarazi gabe, webgunearen edukian egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea erreserbatzen du, webgunearen edukiei nahiz erabilera-baldintzei edo kontratatzeko baldintza orokorrei dagokienez.

Aldaketa horiek webgunearen bidez egin daitezke, zuzenbidean onesgarria den edozein modutan, eta webgunean argitaratuta dauden denboraldian bete beharko dira, ondorengoek aldatzen ez dituzten arte.

ZERBITZUAK INTERNET BIDEZ KONTRATATZEA

"berriotxoa.eus" webgunearen eduki batzuk Internet bidez kontrata daitezke. Eduki horiek erabiltzeko, Berrio-Otxoa ikastetxea baltzuak horretarako ezarri dituen baldintza orokorrak irakurri eta onartu beharko dira.

JABETZA INTELEKTUALA

Web-orrietako testu, irudi zein aurkezpen eta muntaiak egiteko baliabide eta modu guztien ondoriozko jabetza intelektual eta industrialaren eskubideak Berrio-Otxoa ikastetxea baltzuari dagozkio, berez edo lagapen-hartzaile gisa. Horrenbestez, Espainiako ordenamendu juridikoak jabetza intelektual gisa babestutako obrak izango dira, eta alor horren gaineko Espainiako araudia nahiz Europako Erkidegokoa aplikatuko zaizkie, baita gai horren gaineko eta Espainiak sinatutako nazioarteko itunak ere.

Eskubide guztiak erreserbatuta daude. Jabetza Intelektualari buruzko Legea betetze aldera, espresuki debekatzen da, Berrio-Otxoa ikastetxea baltzuaren berariazko baimenik gabe bere web-orrien edukia osorik edo zatika kopiatu, banatu, jendaurrean jakinarazi eta erabiltzea.

ADINGABEENTZAKO OHARRA

13 urtetik beherakoek gurasoen, tutorearen edo legezko ordezkariaren baimena eskatu eta lortu beharko dute webgunea atzitu edo BEZERO/ERABILTZAILE gisa alta hartu, zerbitzuak kontratatu edo webgune honetan eskainitako zerbitzuekin loturiko kontrol-paneletara edo administrazio-paneletara sartu aurretik. Debekatuta dago, hortaz, baimendu gabeko adingabeek ataria atzitu eta erabiltzea.

Berrio-Otxoa ikastetxea baltzuak adingabeak beren ardurapean dituzten adin nagusiko erabiltzaileei gogorarazten die, adingabeentzat zein zerbitzu edota eduki egokia ala desegokia den zehaztea beraiei bakarrik dagokiela.

Halaber, Berrio-Otxoa ikastetxea baltzuak gogorarazten du eduki eta zerbitzu jakin batzuk atzitzea iragazi eta blokeatzen dituzten programa informatikoak badaudela, gurasoek edo tutoreek tutoretzapekoek zein eduki eta zerbitzu atzitu dezaketen erabaki dezaten.

LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIO ESKUDUNA

Gure webean adierazitako erabilera-, pribatutasun- eta salmenta-baldintza hauek, Espainian gai horri buruz indarrean dagoen legeriaren arabera interpretatuko dira, eta horietan aurreikusi ez den guztian hura aplikatuko da modu subsidiarioan (batez ere, 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa).
Berrio-Otxoa ikastetxea baltzuaren webguneari buruzko kontu guztiak eta ERABILTZAILEA/BEZEROA Espainiako Legeen arabera arautzen dira eta Bilboko epaitegi eta auzitegien jurisdikziopean jarri, erabiltzaileak beste edozein foruri berariaz uko egiten diola.

Azkena sareetan

Beharrezkoa da eduki hau ikusteko cookie erabilera onartzea. Hura ikusteko, mesedez cookie-erabilera onartzen duzu

Informazio gehiago

 

©2018 Berrio-Otxoa Ikastetxea (Bilbo)                 .